LoDigitalizo
Sare sozialen kudeaketan aditua den agentzia Bilbon
Sare sozialen kudeaketa eta mantentze-lanak
Sare Sozial bat kudeatzea erraza da?
Nahiz eta jende askok hala pentsatu, sare sozialen kudeaketa eta mantentzea ez dira batere errazak. Kontua ez da edukia argitaratzea edo argazki bat igotzea bakarrik, errealitatea beste bat da. Ezinbestekoa da prozedura analitiko bati jarraitzea eta zure marka ahalik eta gehien bultzatzen lagunduko duten kalitatezko argitalpenak egitea.
Horregatik, sare sozialen kudeaketan aditua den gure agentziak ospe handia lortzeko metodo eraginkorrak ezartzen espezializatu da. Arrakastaren adibide garbi bat Tecvideos Tv YouTube-ko kanala dugu, LoDigitalizoren sortzaileak hasieratik kudeatzen duen kanal eta kasu arrakastatsua.
LoDigitalizorekin bidal iezaiozu nahi duzun informazioa zure xede-publikoari.
Zergatik da hain garrantzitsua Sare Sozialetan ikusgarri egotea?
Pentsa ezazu sare sozialetan dauden milioika erabiltzailetan. Marketin-estrategiak ezartzeko eta produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko tresna ezin hobea bihurtu dira, besteak beste.
Zure enpresa edo negozioa sare sozialetan aurkeztea pertsona gehiagorengana iristeko modu bikaina da, edozein tokitara edo hizkuntzatara zuzendu nahi zarela ere. Ez zara eremu jakin batera mugatuko, eta edozein eskualde edo herrialdetako pertsonekin komunikatu ahal izango zara.


Informazioa Eskatu
Behar duzuna esaiguzu eta konponbiderik onena eskainiko dizugu. Inolako konpromisorik gabe.
Zer eskaintzen dugu?

Mundu osoan gehien erabiltzen den sare sozialetako bat da, egunero milioika erabiltzaile konektatuta dituena. Ehunka eta milaka pertsonak zure edukia ikusi, partekatu eta helarazi nahi diezun informazioa jasoko dute.

Argazkiak partekatzeko sare sozial nagusia, komunikabide bikainean bihurtu da ere. Ekintza bultzatzen duten argitalpenak egingo ditugu, zure ikusleekiko lotura sortzen laguntzeko.

Zu ezagutarazteko ez dago albiste eta gaurkotasun atari hau baino hobea denik. Hedapen laburreko albisteen edo argitalpenen plataforma nagusia da Twitter. Engagement-a sortuko dugu, eta zure markaren ospea handituko dugu.

Zure enpresa lanbide munduan ezagutarazi nahi duzu? Tresna hau ezin hobea da zure negozioaren irudi korporatiboa behar bezala kudeatzeko. Zure irudia garrantzitsua bada, guk nabarmenduko dugu.

YouTube
Bideoak partekatu eta zure negozioa modu ikusgarriagoan ezagutaraztea nahi baduzu, YouTube atari perfektua da. YouTubeko algoritmoa etengabe aldatzen bada ere, ez gara atzean geldituko, prest gaude! Zure kanalaren aholkularitza, mantentze-lanak edo kudeaketa osoa eskaintzen dugu.
Zer prozesu jarraituko dugu?
Markaren analisia
Zure markaren izaera aztertuko dugu jarraitzeko estrategiarik onena zein den zehazteko.
Merkatuaren azterketa
Zure lehiakideen inpaktua ebaluatzen dugu emaitza onak eta eraginkorrak eskaintzeko.
Joeren azterketa
Sakon aztertuko ditugu erabiltzaileen intereseko gaiak, zure onerako erabiltzeko.
Argitalpenen diseinua
Diseinu erakargarriak egiten ditugu zure argitalpenentzat, ekintza motibatzeko eta sustatzeko.
Argiltalpen egokia
Argitalpen arrakastatsu bat egiteko, kontuan hartzen ditugu asteko unerik egokienak eta erabiltzaile gehien biltzen diren orduak.
Zure jarraitzaileekiko elkarreragina
Zure sare sozialean sortzen diren galdera edo iruzkin guztiei erantzungo diegu.

Ezagutu gure arrakasta-kasua
Zer hobeto erakutsiko dizugu sare sozialen kudeaketan dugun esperientzia zabala kasu erreal bat baino
Zer bermatzen dizugu?
Zure marka bultzatzen dugu
Zure enpresaren ikusgarritasuna sare sozialetan handitzen dugu.
Bezero potentzialak erakartzen ditugu
Zure xede-publikoak zure argitalpenak ikustea lortuko dugu, eta bezero bihurtzeko aukera indartuko dugu.
CTR-a handituko dugu
Zure argitalpena kudeatzen dugun sare sozialaren atalen batean agertzen den bakoitzean, klik egiteko aukera handituko dugu.
Bezeroak leialtzen ditugu
Zure egungo bezeroen eta iristeko daudenen konfiantza eta lotura hobetzen dugu.
Gugan konfiantza dute










