LoDigitalizo

Bideo profesionalak eta Streaming-ak Bilbon

Bideo-marketineko agentzia Bilbon. Enpresa eta negozioetarako bideo profesionalak sortzen eta zuzeneko emanaldiak egiten adituak.
AUKEREN MUNDU BAT

Bideo korporatiboak eta publizitate-bideoak Bizkaian

Sormen-bideo eta profesionalak komunikabide bikainak dira enpresentzat. Marka bat bultzatzeko, produktuak sustatzeko edo zerbitzuak ezagutzera emateko balio dute. Zure kasua bada, LoDigitalizon zuretzat antolatuta daukaguna ezagutu behar duzu.

Gure agentzia enpresa-bideoak sortzen aditua da, eta zure ideiari forma emango dio, markari 360º ko norabide aldaketa emango dion proposamen bakar eta berri batekin.

Informazioa Eskatu

Behar duzuna esaiguzu eta konponbiderik onena eskainiko dizugu. Inolako konpromisorik gabe.

PASIOA ETA PROFESIONALTASUNA

Zer motatako bideoak sortzen ditugu?

LoDigitalizon mota guztietako eduki digitala eta multimedia sortzeko gai gara, zein sektore edo publikoari zuzenduta dagoen kontuan hartu gabe.

Edizio-taldeak duen esperientzia handiari esker, bideo animatuak, publizitarioak, korporatiboak, testigantzak, biralak eta zuzeneko emankizunak gara ditzakegu.

creacion de videos corporativos agencia

Bideo Korporatiboak

Marka-identitatea sortzen dute eta merkatuan hazten laguntzen dute. Estrategia zuzen baten bidez ikuspen handiagoa emango diogu zure enpresa edo negozioari.

Gehiago ikusi
creacion de videos publicitarios

Publizitate-bideoak

Produktuak eta zerbitzuak pertsona gehiagorengana heltzeko publizitatea ezinbestekoa da, eta hori komunikatzeko modurik onena bideo baten bidez da non zerbitzuak eta produktuak modu argi eta entretenigarri batean erakusten diren.

Gehiago ikusi
agencia creacion de video entrevistas

Bideo-elkarrizketak

Zure enpresaren hurkoak diren erabiltzaileen, profesionalen, pertsona ospetsuen, sortzaileen edo ekoizleen testigantzak eta elkarrizketak pantailara ekartzen ditugu. Hainbat pertsona zure zerbitzu edo produktuez nola baliatzen diren erakusteak, edota zure langileak egiten duten lanari buruz duten iritsi positiboa erakusteak, bezero berriak erakarriko ditu eta markaren irudiari norabide aldaketa izugarria emango dio.

Gehiago ikusi
creacion de vídeos virales

Bideo biralak

Sare sozialetan joera izan nahi baduzu, txundigarria eta hunkigarria den bideo bat izatea garrantzitsua da. Horretarako, LoDigitalizon zure bideoa joera egiteko behar duzun guztia topa dezakezu. Erabiltzaileek ikusi nahi dutena transmititzen dugu.

Gehiago ikusi
emisiones en directo o streamings online

Streaming-a zuzenan

Kirol-ekitaldietan edo aisialdietako zein laneko beste ekintzetan zuzeneko emanaldiak egiten ditugu. Emanaldi seguruak, profesionalak eta mozketarik gabekoak egiteko behar den ekipoa dugu.

Gehiago ikusi
BADAKIGU ZER EGITEN DUGUN

Zer teknika erabiltzen ditugu?

Bideo-marketin agentzia Bizkaian garen aldetik, zure bideoak guztiz arrakastatsuak izan daitezen lau teknika nagusietan trebatu gara:

Irudi errealak erabiliz hainbat animazio mota konbinatzean datza. Horretarako, metodo berriak, kalitatezko kamarak eta diseinu programak erabiltzen ditugu.

Hainbat trantsizio eta animazio mota diseinu estatikoa duen bideo bati gehitzean datza. Ondorioz, mugimendua eta dinamismoa sortuko dugu, bideoa modu deigarriago batean nabarmentzeko.

Modu pertsonalizatuan diseinatutako 2D eta 3D objektuak erabiltzen dituen teknika da. Ez dago giza-irudirik, ordea, historia kronologiko bat jarraitzen du. Tradizionaltasunarekin hautsi nahi baduzu formatu hori zure arrakastaren gakoa izango da.

Bideoaren formatua erabat desberdina da, denbora errealean kalitatezko edukia eskaintzen dugu; ikus-entzuleek bideoaren feed-aren bidez, zuzeneko chat-aren bidez edo beste tresnen bidez parte hartu dezakete.

Informazioa Eskatu

Behar duzuna esaiguzu eta konponbiderik onena eskainiko dizugu. Inolako konpromisorik gabe.

KALITATEZKO EMAITZA BERMATZEN DUGU

Zer prozesu jarraituko dugu?

pre produccion de videos

Pre-produkzioa

Lehenengo urratsa zurekin hitz egitea izango da, zure enpresa ezagutzea eta bilatzen ari zaren bideoaren helburuak argitzea. Ondoren, plan estrategiko bat antolatuko dugu, eta, azkenik, lan-planteamendua egingo dugu.

Gehiago ikusi
produccion y montaje de videos

Garapena eta muntaia

Gure lan-talde aditua zure proiektua sortzen hasiko da. Horretarako, animazio prozesu eta teknikoak egiten hasiko gara hasierako proposamenari bizia emateko.

Gehiago ikusi
post produccion y finalizacion video

Post produkzioa eta muntaia

Prozesu horretan zure eta zure enpresaren idealekin adostutako forma, bizia eta estiloa hartuko ditu bideoak. Beharrezkoak diren aldaketak egingo ditugu, zu zein zure publikoa gustura geratzeko.

Gehiago ikusi
ZURE AMETSAK, GURE HELBURUA

Zer bermatzen dizugu?

Erabilitako teknika edozein dela ere, nahi duzun formatuan kalitatezko emaitzak eskainiko dizkizugu.

Azken belaunaldiko metodo eta errekurtso berritzaileak erabiltzen ditugu emaitza bakarrak eta paregabeak lortzeko.

Badakigu entrega-epeak garrantzitsuak direla, beraz, beti errespetatzen ditugu. Zure proiektua epe zehatz batean entregatuko da, betiere zure baldintza eta beharrak betetzen.

ARRAKASTA-KASUAK

Gugan konfiantza dute

Ohiko galderak

Seguruenik sortzen ari zaizkizun galderen erantzunak

Jakina EZETZ. LoDigitalizon bideo profesionalak sortzen dituen agentzia bat gara eta mota guztietako enpresentzat egiten dugu lan, edozein kokapen edo sektoretan. Laguntzeko prest gaude.
Marketin estrategietan aditua den agentzia bat da, batez ere, bideo profesionalen bidez marka-irudia sortzera eta enpresak edo negozioak ikusgai egitera bideratua dagoen agentzia.
Edozein motatako bideoak egin ditzakegu, nori zuzendua dagoen edo zein sektoretakoa zaren kontuan hartu gabe. Ideiaren bat baduzu, kontaiguzu eta proiektu arrakastatsu bat sortuko dugu.
Bideoek zure marka bultzatzen, ikusgarritasuna ematen eta zure zerbitzuen edo produktuen eskaintzak era dinamikoago batean transmititzen laguntzen dute. Frogatuta dago bideo baten bidez erabiltzaileen arreta handiagoa erakar dezakezula, eta, ondorioz, salmenta gehiago egin.
Bideo profesionaletan edo marketinekoetan beti egon behar da erakargarria eta motibatzen duen alde bat. Informazio zehatza izan behar du, gehienez bi minutuko iraunaldian, hartzaileentzat erabilgarria eta erakargarria izan dadin.
Zuzeneko streaming edo emanaldi batetan funtsezkoa da jarduerak exijitzen duen kalitatean grabatu eta emititzeko ekipo eta material profesionala izatea. Gainera, interneteko konexio ona izatea ezinbestekoa da, kanpoan edo barruan ematen bada ere. LoDigitalizon hori guztia bermatzen dizugu.
Kontuan hartu behar duzun lehenengo gauza agentziak konfiantza eta segurtasuna sentiarazten dizun web-orri bat duen ikustea da. Horrez gain, arduradunekin hitz egiteko aukera izan behar duzu, zure ideia eta sortu nahi duzun proiektua hobeto azaltzeko.

LoDigitalizon hori guztia eta gehiago jartzen dugu zure esku. Kalitatea, hurbiltasuna eta emaitza bermatuak.